2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

Salzilloren Jaiotza (Bilboko Arte Ederren Museoa)




Gaur Arte Ederren Museora joan gara. Salzillo egin duen jaiotza ikustera. Oso polita eta interesgarria izan da. Joan aurretik klasean Salzillori buruz eta bere garaietaz hitz egin dugu. Pertsonaiak benetazkoak ziruditen.

"Portzelanazko hirurehun pieza polikromatuk baino gehiagok osatzen dute jaiotza hau –556 pieza daude multzo osoan, irudiak eta sei arkitekturak kontuan hartuta–. 1776. eta 1783. Urteen bitartean egin zituen Salzillok, bere herrikide Jesualdo Riquelme y Fontes noblearentzat, eta Salzilloren dizipulu Roque Lópezek eta haren tailerrak osatu zuten. 1800. Urtean amaitu zen multzoa, baina aipatutako sei arkitekturen artetik bakarra egin zen garai hartan. Riquelme jauregian egon zen jaiotza XIX. mende osoan, eta 1957an eraman zuten Salzillo Museoko bildumara, funtsezko lana baita eskultorearen ekoizpenaren barruan".


Blogariak: Ariane eta María




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina