2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

KOMETAK ETA IZAR IHESKORRAK

Udan oporretan gaudean izar iheskor asko ikusten ditugu, zerua garbi dagoenean. Baina badakizue zer diren?

            Noizean behin kometak gure zerura etortzen dira eguzkiaren  inguruan biraka. Batzuetan espazioko harrizko zatitxoak erortzen dira gure planetan.
Espazioko elurrezko bolak.
            Kometak  eguzki- sistemako izotz zatitxoak dira. Eguzkitik hurbil pasatzen direnean gasa eta hautsaren hodeia botatzen dute eta bi buztan sortzen dira eguzki haizearen bidez.
            Kometa batzuk zeru lurtarrean agertzen dira eta batzuk izen propioa dute, adibidez Halley kometa, 75 edo 76 urtero agertzen dena.
            Zeruan ere, batzuetan izar iheskorren antzeko izarrak ikusten ditugu gure zerua oso azkar gurutzatzen dutela , baina benetan ez dira izarrak.  Izar iheskor bat, harrizko edo hautsesko pieza txiki bat da espaziotik Lurreko atmosfera jotzen duena. Oso azkar mugitzen denez, berotu  eta distira egiten du atmosferatik mugitzean. Izar iheskorrak benetan, meteoro deitzen diete astronomoek.
            Meteoro gehienak atmosferan erre egiten dira Lurrera heldu baino lehenago. Baina batzuetan meteoroak oso handiak direnez bizirik heltzen dira Lurraren azalera.
            Forma askotakoak izan daitezke. Distira egin ahal du asko edo gutxi. Bere ibilbidea luzea edo laburra izan daiteke. Batzuk estela bat utzi ahal dute segundo batzuetan baina beste batzuek ez. Normalean, oso azkarrak dira ( ikusi ditugula esan baino lehenago desagertzen dira!) baina beste batzuk oso motelak dira, eta segundo batzuk iraun ahal dute. Batzuetan kolore desberdinekoak ikusi ahal ditugu, gorrizka, berdezka, urdinzka eta abar, meteoroaren konposizio kimikoaren arabera.
            Partikula hauen hasiera kometetan dago, lehen esan dugun moduan, bere pausoetan materialak galtzen ditu eta atmosferatik uzten ditu.
            Meteoroak edo izar iheskorrak gau garbi batean ikusi ahal ditugu, baina urteko gau konkretu batzuetan ugariagoak dira ( meteoroen euria).
            Batzuetan jausten diren zatiak oso handiak dira eta ez dira guztiz desegiten eta Lurreko azala pasatzen dute. Momentu hauetan meteoroak meteorito izena hartzen du.
            Gure planetak momento guztietan tamaina desberdineko meteoritoak jasotzen ditu, batzuk handiagoak eta beste batzuk mikroskopikoak.

            Jende askok uste du izar iheskorrek sorte ona ekartzen dutela, horregaitik, zeruan bat ikusten dutenean desio bat eskatzen dute.


Egileak: Joel eta Asier B.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina