2017(e)ko ekaina 18, igandea

Heziketa Fisikoa 4.A: Dantzaldia

Azken hilabetean, Heziketa Fisikoan, gorputz espresioa landu dugu, dantza librearen eta mimikaren bidez. Taldeka (kooperatibo lana) dantza erakustaldia prestatu dugu eta geuk sortu dugu koreografia. Oso sortzaileak izan gara eta oso ondo igaro dugu.

2017(e)ko ekaina 16, ostirala

Liburutegia frontoian 4.Kurtsoa

Joan den ostiralean, eskolako liburutegia frontoira mugitu zen, eta han kontukontalariak eta irakurtzeko aukera izan genituen.

Ederto pasatu genuen!!


Udaletxean 4.A


2017(e)ko ekaina 15, osteguna

Zelanda Berriko dantzak 4C

Musika klasean Zelanda Berriko ohiturak ikasi ditugu. Aintzinean, maoriek esaten zuten hawaitik Zelanda Berrira joan zirela.

Guk Haka bat egin dugu. Haka da Maoriek egiten zuten dantza gudan sartu baino lehen, aurkakoak beldurtzeko.

Maoriek ere beste dantza batzuk egiten zituzten, esaterako, guk egin dugun dantza (Tutira)

Zelanda Berria Ozeanian dago.

Ainhoa, Ana, Goizane, Gaizka
 

 

 

 

 

Zelanda Berriko dantzak 4B


Pasa den astean bi dantza egin genituen. Dantza horiek ziren Haka bat eta Tutira bestea. Haka taldeka prestatu genuen eta oso dibertigarria izan zen. Tutira denon artean ikasi genuen eta oso dibertigarria ere izan zen. Hakan mihia atera genuen guztiok eta Tutiran dantza polit bat dantzatu genuen. Egia esan, Hakak oso dibertigarriak izan ziren. Tutira oso ondo atera zitzaigun.

Dantza hauek Zelanda Berriko dantzak dira, maoriek egiten dituztenak. Maoriak Hawai irlatik etorritako pertsonak ziren.

Valeria, Maialen, Ander eta Endika



2017(e)ko ekaina 11, igandea

Heziketa Fisikoa 4.C: Dantzaldia

Azken hilabetean, Heziketa Fisikoan, gorputz espresioa landu dugu, dantza librearen eta mimikaren bidez. Taldeka (kooperatibo lana) dantza erakustaldia prestatu dugu eta geuk sortu dugu koreografia. Oso sortzaileak izan gara eta oso ondo igaro dugu.